Fira proiektua: AG-PAI 5. maila

2024/04/23

Apirilaren 19an, ostirala, 5. AG-PAIko ikasleek, irakurzaletasuna sustatzeko jardueren barruan, Agustin Torralba idazlearen bisita izan dute. Berarekin, "Tatín y los malvados traficantes de árboles!" liburuko abenturak komentatu dituzte. Amaitzean, oso modu atseginean sinatu ditu ikasleen aleak. Eskerrik asko Agustin zure bisitagatik!