Eskolako APYMAk

Virgen Blanca ikastetxeko Zumedia eta Urbi apymek ongi etorria eman nahi dizuete.

Zumedia APYMA

Zumedia guraso elkartea gara, Uharteko Andra Mari Zuria ikastetxeko D ereduko guraso eta legezko tutoreen elkartera. 1999an sortua, Zuzendaritza Batzorde batek ordezkatzen du. Batzorde horrek, bere borondatez eta modu altruistan batzordeen bidez lan egiten du familien eta ikastetxearen arteko harremana eta koordinazioa errazteko, euskarazko eskola publiko irekia, inklusiboa eta kolaboratiboa lortzeko helburuarekin.

Zumedia guraso elkartea familia kontziliazioa errazten duten hainbat zerbitzu kudeatzeaz arduratzen da, goizean-goizeko gelako zerbitzua, Jantokiko ekaineko, iraileko eta urritik maiatzerako ostiralen jantokiko zerbitzuak eta eskolaz kanpoko jarduerak.

Prestakuntza-jarduerak ere antolatzen ditu: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak eta jarduera soziokulturalak, haur eta gaztetxoen integrazioa eta heziketa bultzatzen dutenak, hala nola Korrika, Olentzero eta Inauteriak.

Anima zaitez eta egin bat gurekin!

Urbi APYMA

APYMA URBI kultur elkartea A/G PAI ereduko guraso talde batek osatzen du, eta, borondatez eta doan, ikastetxearekin elkarlanean aritzen gara kalitatezko hezkuntza zaintzeko eta gurasoek eta legezko tutoreek ikastetxearekiko dituzten interesak ordezkatzeko.
Eskola Kontseiluko kide gara, ikastetxeko erabakiak hartzeko organoa. Herrikoa eta Britila federazioetakoak gara.
Huarteko Udaleko Kultura Koordinatzailearekin, Berdintasun Teknikariarekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin ere lan egiten dugu.

Zer egiten dugu?
  • Ostiraleko, ekaineko eta iraileko jantokia kudeatu. Hau da, kontratatzea, asistentziak kontrolatzea, ordainketak egunean izatea eta, batez ere, etengabeko elkarrizketa izatea ikastetxeko langileen, familien eta zerbitzua ematen duen enpresaren artean.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak prestatzea: enpresa hornitzaileak bilatzea, eskaintza eta eskaria aztertzea eta zerbitzua koordinatzea. Jakina, jarraipena eta kontrola egiten ditugu ikasturte osoan zehar.
  • Haurtzaindegi zerbitzua.
  • Udalekuak ingelesez antolatzea, Gabonetan eta Aste Santuan.
  • Ingelesezko elkarrizketa-ikastaroak koordinatzea, Britainiar Federazioarekin batera, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.
  • Familientzako hitzaldiak prestatzea, horietako batzuk Herrikoa Federazioaren eskutik.
  • Festak: Halloween lehiaketa, Gabonetako bazkaria, zinearen eguna, txokolatada inauterietan, ikasturte amaierako festa eta zozketak.
  • Patioa eraldatzeko proiektuaren talde eragilearen parte gara: Patio Proiektua

Jar zaitez gurekin harremanetan: wwapymaurbi@gmail.com edo instagramen