Previous Next
Previous Next

Hezkuntza-eskaintza

CPEIP VIRGEN BLANCA HLHIP 3 eta 12 urte arteko ikasleentzako ikasketak eskaintzen duen ikastetxe publikoa da. Bertan Haur Hezkuntza (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte) etapak irakasten dira.

 

Ikastetxean momentu honetan 3 hizkuntza eredu eskaintzen dira:

  • D hizkuntza-ereduak euskara hutsean ematen du irakaskuntza, gaztelania irakasgaia izan ezik (astean 4 saio, LHtik aurrera), ingeleseko 4 saio Haur Hezkuntzan eta astean 5 saio Lehen Hezkuntzan.
  • A PAI hizkuntza-ereduak gaztelaniaz irakasten du, astean 11 ingeles-saio eginez Haur Hezkuntzatik eta euskara irakasgai gisa (astean 4 saio Haur Hezkuntzatik).
  • G – PAI hizkuntza-ereduak gaztelaniaz irakasten du, eta astean 11 ingeles-saio egiten ditu Haur Hezkuntzatik.