Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Ikastetxe publikoa, elebiduna, laikoa eta plurala den "Virgen Blanca" ikastetxea bertan eskolatzea eskatzen duten guztiei lekua ematen saiatzen da, betiere, baliabideek horretarako aukera ematen badute. Horretarako, eskolak ahaleginak batzen ditu eta ditugun baliabide guztiak erabiltzen ditu curriculumaren arlo guztietan ikasle eleanitzak eta balioetan gaituak prestatzeko ikasle guztien banakako desberdintasunak kontuan hartuta.


Etengabeko hobekuntzaren eta talde-lanaren aldeko apustua egiten dugu, kudeaketa-eredu eraginkor gisa.

Ikuspegia

Kalitatezko zentroa izan nahi du eta erreferentzia argia inguruan. Horretarako etengabeko prestakuntzan diharduten irakasle-talde osoaren profesionaltasunean eta inplikazioan oinarritutzen gara, etengabe aurrera egiten eta hedatzen ari den gizartearen hezkuntza-erronkei erantzuteko.


Kultura eta ideologia-aniztasuna baloratuz, gure hizkuntza-nortasuna sustatuko duen eta gure ikasleak modu integralean eta harmonikoan prestatuko dituen zentroa izan nahi du.
Ikasle gaituak prestatuko dituen eskola izan nahi du, etengabeko ebaluazio hezitzailea garatuz.


Oinarrizko trebetasun emozionalak eta sozialak landuko dituen eskola izatea dugu helburu, autokontrola, berotasuna, frustrazioaren aurreko pertseberantzia eta auto-motibazioa garatzen laguntzen dituena.


Elkarbizitza-plan bat garatuko duen eskola izan nahi dugu, eskolako eta harremanetako giro ona sortzeko.


Pentsatzeko, adierazteko eta ikasteko interesak bilatzeko gai diren ikasleak prestatuko dituen eskola izan nahi du haur guztien hezkuntza-premiei erantzungo diena gainera.

Balioak

Hezkuntza emozionala funtsezko alderdia da pertsonaren garapenean: Emozioak ezagutzea eta bideratzen jakitea.


Gauza guztien gainetik, oinarrizko trebetasun emozionalak eta sozialak landu behar ditugu: autokontrola, berotasuna, frustrazioaren aurreko pertseberantzia eta automotibazioa. Horiek dira balioek garatzen lagunduko dizkiguten elementuak.


Bere buruari dagokionez:
• Geure buruarekiko errespetua.
• Autoezagutza eta autoestimua.
• Ahalegina.
• Konstantzia.
• Erantzukizuna.


Bizikidetza:
• Gainerakoekiko errespetua, hizkuntza-ereduen aukerak azpimarratuz.
• Enpatia. Beste baten lekuan jarri. Laguntasuna.
• Arauak betetzea.
• Gizarte-trebetasunak garatzea.


Berdintasuna:
• Baterako hezkuntza.
• Genero-desberdintasunak errespetatzea. Etxeko indarkeria gaitzestea.


Aniztasuna:
• Kultura-aniztasuna aberastasunaren sinbolo gisa onartzea.
• Elkartasuna.