AG-PAIko 1. eta 2. mailak Mendillorriko ur biltegian egon dira

2024/04/22

Apirilaren 15ean, astelehena, AG-PAIko 1. eta 2. mailako ikasleak Mendillorriko biltegietara joan ginen bisitan.

Han gauza asko ikasi ahal izan genituen hainbat jarduera ludikoren bidez: uraren zikloa, ura gure etxeetara nola iristen den, urak edaten hasi aurretik jarraitzen dituen prozesuak...

Gainera, inguruko instalazio eta parkeaz gozatzeko aukera izan genuen!

AG-PAI ereduko 1. eta 2. mailek Uharteko lorezainekin

2024/04/15

Joan den martxoaren 19an, AG-PAI LHko 1. mailako eta AG-PAI LHko 2. mailako ikasleek jarduera bat egin genuen Uharteko Udaleko lorezaintzako langileekin batera.

Erdigunetik irten ginen astigar bat eta pago bat taldeka landatzeko, ibaiaren inguruan, Europako Foro zaharraren ondoan.

Zorte handia izan genuen egun bikaina egin zuelako, eta asko gozatu genuen lorezainen azalpenekin, bai eta jarduera aurrera eramateko lanabes eta lorezaintzako tresnen erabilerarekin ere. Amaitzeko, ikasleek landatutako zuhaitzak ureztatzeko aukera izan zuten.

D ereduko 2. mailako ikasleek Erriberriko jauregia bisitatu dute.

2023/11/29

Azaroaren 24an, 2. mailako ikasleak,  Erriberriko jauregira joan ginen. Jauregitik, behetik gora ibili ginen eta gure gidak, Karlos III erregea eta Trastamarako Leonor erreginari buruz informazio asko eman zigun. Ba al zenekiten 14 seme- alaba zituztela? Errege eta erregina Iruñan bizi ziren eta Erriberriko jauregira, bakarrik, udako hilabeteak pasatzera joaten ziren.Jauregia, duela 600 urte inguru eraiki zuten, duela 200 urte inguru, guda batean,  birrindu zuten eta duela 100 urte inguru, Nafarroako Gobernuak berreraiki zuen.

Jauregiari buruz, oso gauza interesgarriak ikasi genituen!! Eta primeran pasatu genuen!!

 

Izotz jauregia

2023/11/09

Urriko azken astean, AG-PAIko 1. eta 2. zikloetako ikasleak Izotz Jauregira (Itaroa) joan ziren izotzari buruzko beren trebetasunak ikastera eta hobetzera. Lehen Hezkuntzako maila guztietan egiten den txangoa da, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, eta ikasleek urtez urte aurrera egin dutela egiazta daiteke.

Oso goiz dibertigarria izan zen, non ikasleek Artic-eko begiraleek antolatutako jolas eta zirkuituez gozatu zuten.

Azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eskolan lantzen.

2023/11/24

AG-PAI ereduko 1 eta 2. mailak:

Arthurren eta Clementinaren ipuinarekin hasi gara gaia lantzen, eta ipuinetik ateratzen genituen ondorioei buruz batzarrean hitz egin ondoren, egun horretako aldarrikapenak landu ditugu, muralean islatuz amaitzeko.

D ereduko ikaslegoa:

Uharten omenaldi txiki bat egin dugu:

 

 

 


 

PAI ereduak Halloween ospatu du.

2023/11/21

Joan den urriaren 31n Halloween Eguna ospatu genuen ikastetxean.

Maila anitzeko tailerrak egin genituen, trick or treat, eskulanak, abestiak, dantzak, jolasak, etab. Egun ikaragarria izan zen!!!!!

Asko gozatu dugu mozorroekin, bisitekin, hamaiketako bereziekin...

Datorren ikasturtean itxarongo zaituztegu!

BOO!!!!!👻

BIDEOA