Fira proiektua: AG-PAI 5. maila

2024/04/23

Apirilaren 19an, ostirala, 5. AG-PAIko ikasleek, irakurzaletasuna sustatzeko jardueren barruan, Agustin Torralba idazlearen bisita izan dute. Berarekin, "Tatín y los malvados traficantes de árboles!" liburuko abenturak komentatu dituzte. Amaitzean, oso modu atseginean sinatu ditu ikasleen aleak. Eskerrik asko Agustin zure bisitagatik!

AG-PAI ereduko 5. mailako ikasleak Nafarroako museoan egon dira

2024/04/19

Joan den asteartean, apirilaren 16an, 5. AG-PAIko ikasleek Nafarroako Museoa bisitatu zuten. Bertan, Leireren Kutxetari buruzko antzezlan bat antzeztu ziguten. Gainera, erromaniko aurreko eta erromanikoko eskulturak ikusi ahal izan genituen.

Ikasle bakoitzak doako sarrera bat jaso zuen museoa bisitatzeko. DOAN!

Museoa familian bisitatzera animatzen zaituztegu!!





 

PAI ereduak Halloween ospatu du.

2023/11/21

Joan den urriaren 31n Halloween Eguna ospatu genuen ikastetxean.

Maila anitzeko tailerrak egin genituen, trick or treat, eskulanak, abestiak, dantzak, jolasak, etab. Egun ikaragarria izan zen!!!!!

Asko gozatu dugu mozorroekin, bisitekin, hamaiketako bereziekin...

Datorren ikasturtean itxarongo zaituztegu!

BOO!!!!!👻

BIDEOA

Azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eskolan lantzen.

2023/11/24

AG-PAI ereduko 1 eta 2. mailak:

Arthurren eta Clementinaren ipuinarekin hasi gara gaia lantzen, eta ipuinetik ateratzen genituen ondorioei buruz batzarrean hitz egin ondoren, egun horretako aldarrikapenak landu ditugu, muralean islatuz amaitzeko.

D ereduko ikaslegoa:

Uharten omenaldi txiki bat egin dugu: