Gustora dabiltza AG-PAI ereduko 4. mailan lanean!

2024/04/25

Gelako espazioak hainbat eduki lantzeko erabiltzea gustatzen zaigu. Bideo honetan, AG-PAIko 4. mailako ikasleek giro lasaian, ludikoan eta pedagogikoan parte hartzen dute.

 

D ereduko 4. mailako ikaslegoa Arantzan egon da

2021/05/25

D ereduko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak kanpamentuan egon dira Arantzan.

Besteak beste, naturaz gozatu du, San Juan Xar bisitatu du, taloak prestatu eta dastatu ditu eta jolasean dibertitu da.

AG-PAI ereduko ikaslegoa Olloko Baserri-eskolan izan dira.

2024/04/19

AG-PAI ereduko Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok kanpamentuan izan gara Olloko Baserri-Eskolan. Ekilore izeneko zaldi ospetsua ezagutu dugu, ahuntz nanoak, untxi jaioberriak, indioilarraren paparra ukitu dugu eta ardiek gure eskutik jan dute. Primeran pasa dugu!


 

Yolanda Arrietaren bisita jaso du gaur 4. mailako ikaslegoak

2024/04/19

4. mailako ikaslegoak Yolanda Arrietaren bisita jaso du "Nitaz ahaztu dira" liburuaren inguruan hitz egiteko.

Ikasleek prentsaurrekoa prestatu dute. Bertan, euskarazko hedabideen izenean (Deia, GARA, Eitb...) galdera sorta prestatu dute.

Mila esker Yolanda zure goxotasunarengatik!


 


 


 


 

Izotz jauregia

2023/11/09

Urriko azken astean, AG-PAIko 1. eta 2. zikloetako ikasleak Izotz Jauregira (Itaroa) joan ziren izotzari buruzko beren trebetasunak ikastera eta hobetzera. Lehen Hezkuntzako maila guztietan egiten den txangoa da, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, eta ikasleek urtez urte aurrera egin dutela egiazta daiteke.

Oso goiz dibertigarria izan zen, non ikasleek Artic-eko begiraleek antolatutako jolas eta zirkuituez gozatu zuten.

Uharteko pintxo txapelketa nagusia

2023/12/19

Gaur, Uharteko eskolako 4. mailako ikasleek pintxo txapelketa ospatu dugu.

Azkeneko hilabetean elikaduraren inguruan ikasten aritu gara eta ikasitakoarekin pintxoak sortu ditugu taldeka.

Gaur, txapelketaren eguna izan da eta guraso batzuen laguntza izan dugu lan egiteko momentuan.

Azkenik, epaimahaikideen aurrean aurkeztu ditugu sortutako pintxoak!

Lan handia egin dugu.

Zorionak irabazleei!

Argazki gehiago hemen.

 

PAI ereduak Halloween ospatu du.

2023/11/21

Joan den urriaren 31n Halloween Eguna ospatu genuen ikastetxean.

Maila anitzeko tailerrak egin genituen, trick or treat, eskulanak, abestiak, dantzak, jolasak, etab. Egun ikaragarria izan zen!!!!!

Asko gozatu dugu mozorroekin, bisitekin, hamaiketako bereziekin...

Datorren ikasturtean itxarongo zaituztegu!

BOO!!!!!👻

BIDEOA