AG-PAI ereduko Haur Hezkuntzan tailerrak

2024/04/22

Aste honetan tailerrak egin ditugu Haur Hezkuntzan. Triku bat egiten zuten frutarekin. Primeran pasatu dugu!

Talde elkarreragileak D ereduko 5 urteko gelan

2024/03/27

Gaur 5 bolondres izan ditugu gurekin 5 urteko gelan. Esker mile Jose Antonio, Marian, Iñaki, Oskia eta Esti. Zuen prestutasuna eta laguntzari esker gure bigarren "Talde elkarreragile" proposamena aurrera eraman ahal izan dugu.

Talde txikietan modu kooperatiboan lan egin dugu, elkarrekin erabakiak hartuz, argudiatuz eta disfrutatuz. Hipotesiak eta baieztapenak egin ditugu. Sailkapenak. Istorioak elkarrekin sortu ditugu. Irizpideak landu. Eta letren soinuen bitartez hitzak identifikatu ditugu. Eta garrantzitsuena dena, elkarrekin primeran pasatu dugu, familiak txikien egunerokotasunean egoteko aukera izanik. ESKER MILE FAMILIAK!!!

Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.

Talde elkarreragileak HH5 urteko gelan

2023/12/20

Atzo lau guraso 5 urteko gelan gurekin izan ziren. Esker mile Orreaga, Maider, David eta Amaia. Zuen prestutasuna eta laguntzari esker gure lehendabiziko "Talde elkarreragile" proposamena aurrera eraman ahal izan dugu. Talde elkarreragileen bidez, elkarreraginak ugaritu eta dibertsifikatu egiten dira, eta, aldi berean, lan eraginkorreko denbora handitzen da, ikaskuntzan eta elkarbizitzan lagunduz . Talde txikietan modu kooperatiboan lan egin dugu, elkarrekin erabakiak hartuz, argudiatuz eta disfrutatuz. Urtarrilean errepikatzeko moduko esperientzia izan da.

 

D ereduko 4 urteko ikasleak Erraldoiak bisitatzera joan dira.

2023/12/11

4 urteko ikaleek bisita egin diete Iruñeko Erraldoiei.

Bertan, pertsonaia handi hauetaz gozatzeaz gain, gure gizarteko ondare kulturalean duten garrantzia ikasi dute.

Argazki gehiago ikusteko egin klik ondorengo irudian.


 

Azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eskolan lantzen.

2023/11/24

AG-PAI ereduko 1 eta 2. mailak:

Arthurren eta Clementinaren ipuinarekin hasi gara gaia lantzen, eta ipuinetik ateratzen genituen ondorioei buruz batzarrean hitz egin ondoren, egun horretako aldarrikapenak landu ditugu, muralean islatuz amaitzeko.

D ereduko ikaslegoa:

Uharten omenaldi txiki bat egin dugu: