AG-PAIko 1. eta 2. mailak Mendillorriko ur biltegian egon dira

2024/04/22

Apirilaren 15ean, astelehena, AG-PAIko 1. eta 2. mailako ikasleak Mendillorriko biltegietara joan ginen bisitan.

Han gauza asko ikasi ahal izan genituen hainbat jarduera ludikoren bidez: uraren zikloa, ura gure etxeetara nola iristen den, urak edaten hasi aurretik jarraitzen dituen prozesuak...

Gainera, inguruko instalazio eta parkeaz gozatzeko aukera izan genuen!

AG-PAI ereduko 1. eta 2. mailek Uharteko lorezainekin

2024/04/15

Joan den martxoaren 19an, AG-PAI LHko 1. mailako eta AG-PAI LHko 2. mailako ikasleek jarduera bat egin genuen Uharteko Udaleko lorezaintzako langileekin batera.

Erdigunetik irten ginen astigar bat eta pago bat taldeka landatzeko, ibaiaren inguruan, Europako Foro zaharraren ondoan.

Zorte handia izan genuen egun bikaina egin zuelako, eta asko gozatu genuen lorezainen azalpenekin, bai eta jarduera aurrera eramateko lanabes eta lorezaintzako tresnen erabilerarekin ere. Amaitzeko, ikasleek landatutako zuhaitzak ureztatzeko aukera izan zuten.

AG-PAI ereduko ikasleak erraldoiak bisitatu dituzte / Giants event!

2024/01/25

Pasa den ostiralean, 2024ko urtarrilaren 19an, 1. LHko eta 2. LHko AG/PAIko ikasleok Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren barrunbeak bisitatzeko zortea izan genuen.

Han, gure hiriko ikur enblematiko horien sekretuetako batzuk ezagutu genituen, eta gertutik ikusi ahal izan genituen.

Gainera, autobus parke zaharrean bazkaldu, eta geltoki azoka bisitatu genuen.
Goiz bikaina izan zen!


It was a fantastic day!



 

Azaroak 25, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eskolan lantzen.

2023/11/24

AG-PAI ereduko 1 eta 2. mailak:

Arthurren eta Clementinaren ipuinarekin hasi gara gaia lantzen, eta ipuinetik ateratzen genituen ondorioei buruz batzarrean hitz egin ondoren, egun horretako aldarrikapenak landu ditugu, muralean islatuz amaitzeko.

D ereduko ikaslegoa:

Uharten omenaldi txiki bat egin dugu:

 

 

 


 

AG-PAI ereduko 1. eta 2. mailak Planetariora joan dira

2023/11/15

Gaur, azaroak 15 asteazkena, A/G - PAI ereduko LH1 eta LH2k, Iruñeko Planetarioko irteera bat egiteko aukera izan dugu.


Bertan, "Non dago Eguzkilorea?" bideoaren proiekzioaren bidez, gure lurraldeko pertsonaia mitologikoak ezagutu ditugu, konstelazioen eta denboran zehar kultura ezberdinetan duten garrantziaren ezagutzara hurbildu gara.

Jarraian, Eguzki Sistema osatzen duten elementuei buruzko azalpen interesgarri bat ikusi dugu, eta horrek asko bultzatu gaitu ikasgelan gai hori lantzen jarraitzera.

Hainbeste kontzentrazio eta arretaren ondoren, Yamaguchi parkean goiz zoragarri batez gozatu dugu, bertan bazkaldu, eta zabuan jolasten primeran pasa dugu.

 

FIRA proiektua: Boni Ofogorekin saioa.

2024/01/15

Joan den ostegunean, urtarrilak 11, LHko-AG-PAIko 1. mailako eta LH-AG-PAIko 2. mailako ikasleok topaketa bat izan genuen irakurzaletasuna bultzatzeko FIRA programaren bitartez, Boni Ofogo kamerundar narratzaile eta idazlearekin.

Saioan, Boni Ofogok bere hiru ipuin kontatu zizkigun, eta haien bidez bere kultura pixka bat gehiago ezagutu genuen.

Agur esateko, bere herriko kantu tradizionaletako bat erakutsi zigun, eta asko gozatu genuen harekin.


 

Izotz jauregia

2023/11/09

Urriko azken astean, AG-PAIko 1. eta 2. zikloetako ikasleak Izotz Jauregira (Itaroa) joan ziren izotzari buruzko beren trebetasunak ikastera eta hobetzera. Lehen Hezkuntzako maila guztietan egiten den txangoa da, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren jarduera osagarri gisa, eta ikasleek urtez urte aurrera egin dutela egiazta daiteke.

Oso goiz dibertigarria izan zen, non ikasleek Artic-eko begiraleek antolatutako jolas eta zirkuituez gozatu zuten.

1. Mailako ikasleak Mendukilora joan dira.

2023/12/18

Lehen gizakiei buruzko gauza berriak ikasi eta errepasatu genituen.

Kobazuloan estalagtitak eta estalagmitak egindako irudiak (erregeak, gazteluak...), mineralak, eta bertan bizi diren animalia batzuk ikusi genituen.

Oso ongi pasatu genuen!

Argazki guztiak hemen.

PAI ereduak Halloween ospatu du.

2023/11/21

Joan den urriaren 31n Halloween Eguna ospatu genuen ikastetxean.

Maila anitzeko tailerrak egin genituen, trick or treat, eskulanak, abestiak, dantzak, jolasak, etab. Egun ikaragarria izan zen!!!!!

Asko gozatu dugu mozorroekin, bisitekin, hamaiketako bereziekin...

Datorren ikasturtean itxarongo zaituztegu!

BOO!!!!!👻

BIDEOA