Tailerrak haur hezkuntzan

2025/03/21

Haur hezkuntzan mailen arteko tailerretan erabat murgilduta gaude.

Asteazkenero jostaldia eta gero bi saio  beste geletako haurrekin nahastuta tailer batean parte hartzeko aukera dute. 

Helburua, adin ezberdinetako haurren arteko harremanak sustatzea da eta hauen arteko elkarrekintza, kooperazioa eta elkarbizitza bultzatzea.

Horretarako 5 tailer daude: : artea, musika, sukaldaritza esperimentazioa eta argi-tailerra.


Haur Hezkuntzako haur guztiak 5 taldeetan antolatuta daude , talde bakoitzean gela guztietako haurrak egonik, hau da, HH1, HH2 eta HH3ko ikasleak.

Talde guztiak 5 tailerretatik  pasatzen dira.