Gabon kanten erronda

2025/12/15

Abenduaren 10ean, asteazkenean, 3. eta 4. mailako erlijioko ikasleak Iruñeko Gabon kanten erronda tradizionalera joan ziren. Hainbat kanta abesten gozatu zuten Iruñeko Errukiaren egoitzan. Ondoren, Baluarteko Jaiotzen erakusketa bisitatu zuten, eta, azkenik, autobus geltokiko parkean jolas libreaz gozatzen amaitu genuen goiza.