Iraganera bidaia: belaunaldi-trukea.

2025/06/12

AG-PAI ereduko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek oso bisita berezia izan dute: herriko Jubilatuen Elkarteko presidenteak eta erretiratuta dauden bi emakumek beren haurtzaroko oroitzapenak partekatu zituzten gurekin. Txikitan haien bizimodua nolakoa zen kontatu ziguten, batez ere garai hartan eskolak eta ikastetxea nolakoak ziren. Anekdotaz, ikaskuntzaz eta hausnarketaz betetako goiza izan zen, hezkuntza eta gizartea urteetan zehar nola aldatu diren azaltzeko. Eskerrik asko zuen historiara hurbiltzeagatik!