Gure jantokiko eta patioko egunerokoa estreinatzen dugu! Pausoz pauso, elkarrekin hazten

2026/10/14

Familia agurgarriak: 
Jakinarazi nahi dizuegu, oso berezia den ekimena abian jarri dugula: Jantoki eta Patioko Egunerokoa 
Tresna honen bitartez, egunez egun, monitore taldeak ume bakoitzaren segimendua eginen du, funtzezko hiru esparrutan zentraturik. 
● Elikadura ohiturak: Menu ezberdinetara eta jaki osasuntsuetara moldatzeko gaitasuna. 
● Mahaian duen portaera: Elkarbizitzaren arauak, autonomia eta jarrera partekatzea. 
● Jokoak eta patio kideak: Harremanak izateko era, hautatzen dituen jokoak eta beste lagunekin integratzeko duen modua. 


Zein da gure helburua? 
Eguneroko honek, neska-mutil bakoitzaren helburuak zehazteko balioko digu. Horrela, elkarlanean, helburu hauek denboran zehar nola garatzen diren aztertzen lagunduko gaitu, beraien garapen integralean laguntzeko. 
Aldez aurretik, zuen konfidantza eta parte hartzea eskertzen dizuegu.

Gourmet-food hezkuntza proiektua