Diru-laguntzak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat 2023-2024 ikasturteko eskola oporraldietarako

2023/11/21

Gabonetan, Aste Santuan eta udan hezkuntza jardueretan inskripzioa egiteagatik eta parte hartzeagatik sortzen diren gastuak ordaintzeko laguntza, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.

Norentzat:

Ikasleak 3 urtetik 21 bat urte bitartekoak izanen dira (2024ko abenduaren 31rako urteak beterik izatea). Gainera, honako baldintzak bete behar dituzte:

  • Desgaitasunaren egiaztagiria izatea edo EDUCAn erroldatua egotea hezkuntza premia bereziak izateagatik (desgaitasunari lotutako ardatzarekin), edo hori berresteko edo baztertzeko prozesu diagnostiko batean egotea.
  • Ohiko bizilekua Nafarroan izatea.

Deskribapena:

70.000 euro izanen dira guztira. Oporraldi bakoitzerako gehieneko gastu hauek ezarri dira:

  • 2023/2024 ikasturteko Gabonak: 15.000 euro
  • 2024ko Aste Santua: 10.000 euro
  • 2024ko uda: 45.000 euro

Eskaerak aurkezteko hiru epe irekiko dira, bat oporraldi bakoitzeko:

2023/2024ko Gabonak    2024ko urtarrilaren 8tik 19ra
2024ko Aste Santua   2024ko apirilaren 8tik 19ra
2024ko uda   2024ko abuztuaren 16tik irailaren 16ra 


Laguntza eskatzeko, behin eskaera epea zabaltzen dela, on-line eskaera bete beharko da, fitxa honetako "Tramitazioa" atalera sartuz. Sartzeko identifikazio modu hauek erabili beharko dira: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ave edo EDUCA.

Informazio gehiago: Hemen