Diru-laguntzak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat 2023-2024 ikasturteko eskola oporraldietarako - CP Virgen Blanca IP - Ikasnova
Diru-laguntzak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat 2023-2024 ikasturteko eskola oporraldietarako - CP Virgen Blanca IP
Diru-laguntzak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat 2023-2024 ikasturteko eskola oporraldietarako
2023/11/21
Gabonetan, Aste Santuan eta udan hezkuntza jardueretan inskripzioa egiteagatik eta parte hartzeagatik sortzen diren gastuak ordaintzeko laguntza, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.
Norentzat:
Ikasleak 3 urtetik 21 bat urte bitartekoak izanen dira (2024ko abenduaren 31rako urteak beterik izatea). Gainera, honako baldintzak bete behar dituzte:
- Desgaitasunaren egiaztagiria izatea edo EDUCAn erroldatua egotea hezkuntza premia bereziak izateagatik (desgaitasunari lotutako ardatzarekin), edo hori berresteko edo baztertzeko prozesu diagnostiko batean egotea.
- Ohiko bizilekua Nafarroan izatea.
Deskribapena:
70.000 euro izanen dira guztira. Oporraldi bakoitzerako gehieneko gastu hauek ezarri dira:
- 2023/2024 ikasturteko Gabonak: 15.000 euro
- 2024ko Aste Santua: 10.000 euro
- 2024ko uda: 45.000 euro
Eskaerak aurkezteko hiru epe irekiko dira, bat oporraldi bakoitzeko:
2023/2024ko Gabonak | 2024ko urtarrilaren 8tik 19ra |
2024ko Aste Santua | 2024ko apirilaren 8tik 19ra |
2024ko uda | 2024ko abuztuaren 16tik irailaren 16ra |
Laguntza eskatzeko, behin eskaera epea zabaltzen dela, on-line eskaera bete beharko da, fitxa honetako "Tramitazioa" atalera sartuz. Sartzeko identifikazio modu hauek erabili beharko dira: ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, Cl@ave edo EDUCA.