Gela berria dugu eskolan: ARGI GELA

2024/01/30

Azken urteotan asko hitz egin da ARGIAREN PEDAGOGIAZ... baina horri buruz galdetuko bagenizu, azalduko zenigukete zer den? Zein izan ziren bere jatorriak? Nor izan zen bere aitzindaria? Zein tresna eta metodologia erabiltzen dituen pedagogia honek, zein ikuspegitakoa den...?

REGGIA EMILIA ETA LORIS MAGALUZZI

Reggia Emilia Italian kokatuta dagoen herria da eta bertako Loris Magaluzziren eskutik datorkigu argiaren erabileran oinarritutako korronte pedagogikoa. Bertan, hezkuntza espazioen edertasunaren (kolorearen eta argiaren) garrantzia nabarmentzen da, hirugarren irakaslearen papera ematen zaiolarik.


Argiaren pedagogiak arteak, zientzia eta hezkuntza inplikatzen ditu argiaren efektuetan, argiaren bizipenen eta esperientzien bidez ikaskuntza esanguratsua eskainiz. Argiaren pedagogian, hainbat kontzeptu lantzeko proposamenak diseinatzen dira, hala nola, gorputzen izaera, opakutasuna, gardentasuna, fluoreszentziak eta fosforeszentziak sortzen duten harridura, proiekzioak, murgiltze jarduerak, ispiluen bidezko isladapenak...

Ikasleek ongi pasatzen dute haien hezkuntza prozesua eraikitzen duten bitartean.