Euskararen eguna

2024/12/12

Joan den abenduaren 3an, Euskararen Eguna izan zen.

Gure ikastetxeko D eta A ereduko ikasleek jarduera bat egin zuten egun hori ospatzeko. Ikasle bakoitzak, bere "mintza-laguna"-rekin batera, gehien gustatzen zaion euskarazko hitza idatzi zuen. Ondoren, Tipuko muralean jarri zuten.
Oso egun atsegina izan zen, maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta euskaraz hitz egiten gozatu ahal izan baitzuten.