El alumnado de 1º y 2º de primaria del modelo AG-PAI ha visitado el Planetario - CP Virgen Blanca IP - Ikasnova
El alumnado de 1º y 2º de primaria del modelo AG-PAI ha visitado el Planetario - CP Virgen Blanca IP
AG-PAI ereduko 1. eta 2. mailak Planetariora joan dira
2023/11/15
Gaur, azaroak 15 asteazkena, A/G - PAI ereduko LH1 eta LH2k, Iruñeko Planetarioko irteera bat egiteko aukera izan dugu.
Bertan, "Non dago Eguzkilorea?" bideoaren proiekzioaren bidez, gure lurraldeko pertsonaia mitologikoak ezagutu ditugu, konstelazioen eta denboran zehar kultura ezberdinetan duten garrantziaren ezagutzara hurbildu gara.
Jarraian, Eguzki Sistema osatzen duten elementuei buruzko azalpen interesgarri bat ikusi dugu, eta horrek asko bultzatu gaitu ikasgelan gai hori lantzen jarraitzera.
Hainbeste kontzentrazio eta arretaren ondoren, Yamaguchi parkean goiz zoragarri batez gozatu dugu, bertan bazkaldu, eta zabuan jolasten primeran pasa dugu.