AG-PAIko 3. maila Bertiz Abentura Parkean.

2024/06/03

Maiatzak 29an, 3. AGko ikasleak Bertiz Abentura Parkera joan ziren, Narbarte herrian kokatutako parkera, zailtasun ezberdineko arborismo ibilbideak dituena. Ikasleek zuhaitzen arteko oreka-jolasez gozatu zuten, eta tirolinetatik botatzeko aukera izan zuten, hori guztia monitoreek gidatuta eta "Etengabeko Bizitza Lerroa" sistema berritzailearekin ziurtatuta (segurtasuneko azken teknologia horrek bermatzen du parte-hartzaileak une oro segurtasun-kableari helduta egotea zuhaitzen arteko aireko ibilbideetatik kilometro bat baino gehiagora).

Jarduera amaitzean, autobusak eskolara bueltan ekarri aurretik, Bertizko aterpetxean bazkaltzeko eta jolasteko tarte bat izan genuen.

Jardueraren argazkiak ikusteko klikatu hemen.