BINGO MUSIKALA ALPA EGUNEKO ZENTROAN.

2025/11/28

Lehen Hezkuntzako 5. mailako AG-PAI taldeek oso bisita aberasgarria izan dute Erlijioa eta Balioak irakasgaietan. Alpa Eguneko Zentrora joan eta bingo musikalera jolasten egon dira gaur egungo eta aiton-amonen garaiko abestiekin.

Ikasleek ilusio handiz hartu zuten parte, eta bikoteka jarri ziren adineko pertsona batekin. Zentroko erabiltzaileak oso lagunduta sentitu ziren eta eskertu egin zuten tarte berezi hau partekatu izanagatik.

Jarduera honek aukera eman zigun modu desberdin batean ikasteko eta errespetua, elkarbizitza eta belaunaldien arteko loturak zaintzearen garrantzia sustatu zuen.

Hemen aurkezten dizkizuegu bingoaren irabazleak: Saray eta Felisa.

Irteera oso aberasgarria eta dibertigarria izan da!