Egitura gelak egindako ateraldia

2025/06/06

Gaur, egitura gelako ikasleak Iruñean izan dira txangoa egiten.

Gure lehen geltokia Takonera parkea izan da. Hango lorategietatik paseatu dugu, eta han dauden animalia desberdinak ikusi ditugu, nahiz eta batzuk oraindik lo samar egon...

Gero, pixkanaka, hiriaren erdigunerantz abiatu gara, Larramendi izozki-dendara iritsi arte, San Nikolas kalean.

Gehien gustatu zaiguna Gazteluko Plazako banku batean eserita izozkiaz gozatzea izan da, jendearen joan-etorria ikusten genuen bitartean.